'Alde hemendik eguna' antolatu dute Baztanen larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2013ko ekainaren 13a

Baztango Ernai gazte erakundeak antolatu du

Baztango Ernai gazte erakundeak antolatuta, goizean torturaren inguruko dokumentala ikusteko aukera izanen da Elizondoko Gaztetxean eta eguerdian bazkaria eginen dute. Arratsaldean kalejira izanen da eta gauean, berriz, kontzertuak eta ekitaldia.

Baztango Ernai gazte erakundeak antolatuta, larunbat honetan Alde hemendik eguna eginen dute Elizondon. Goizean zein arratsaldean ekitaldiak izanen dira. 11:00etan Tortura Euskal Herrian dokumentala ikusteko aukera izanen da. 13:00etan bazkaria eginen dute Elizondoko Gaztetxe pareko gorapean. Txartelak 10 eurotan eros daitezke Intza, HIru eta Zubi-Puntan.

Arratsaldean, 17:00etan kalejira eginen dute Elizondon barna eta 22:00etan kontzertua izanen da Gaztetxean Norte Apache taldearekin. Ondotik DJak ariko dira: DJ Hunnai, DJ Txoni, DJ Depression. 00:00etan, berriz, ekitaldia eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun