Bordaxuriko bidea ereki edo ez erabakitzeko batzarra ekainaren 21era gibeleratu dute Elizondon

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 13a

Ortziral honetarako iragarria zegoen baina alkateak ezin du agertu

Elizondoko alkateak eta kargodunek batzarrea deitua zuten ekainaren 14an, baina alkatea ezin dela agertu ikusirik, eta ordenantzek bere presentzia beharrezkoa dela diotenez, batzarrea heldu den ortziralera, ekainaren 21era gibeleratu dute.

Beraz, ekainaren 21ean, ortziralean 20:30ean hasiko den batzarrean, azken batzarreko akta irakurri, eta hala balitz, onartu ondotik, Bordaxuriko bidea ereki edo ez ereki eskatzea erabakiko da.

Hain zuzen, Bordaxuriko bidea Merkatuko Zelai urbanizaziotik saihesbidera doan bidea da.

Ondotik, galdera eta eskaeren txanda izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun