Jubenil mailako Nafarroako jokalari onena izendatu dute BKTko Ainhoa Astiz

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 12a

Ainhoa Astiz saria jaso zuenean, BKTko bertze lagunekin. Utzitako argazkia

Ekainaren 22ko klubaren besta prestatzen ari dira orai

Baztango BKT eskubaloi taldeko jokalari den Ainhoa Astizeri 2012-2013 denboraldiko Nafarroako jubenil mailako jokalari hoberenaren saria eman zioten maiatzaren 25ean.

Baztango BKT eskubaloi taldeko jokalari den Ainhoa Astizeri 2012-2013 denboraldiko Nafarroako jubenil mailako jokalari hoberenaren saria eman zioten maiatzaren 25ean.

Espainiako eta Nafarroako Eskubaloi Federazioko presidenteen eskutik jaso zuen saria Astizek eta ekitaldian zeuden Pruden Indurain, Pedro Arozarena eta bertze zenbait kirol agintari ere. Orain arte, BKTko inork ez zuen horrelako saririk lortu eta beraz, ohore bat izan da.

Klubean alebin taldearen entrenatzaile lanetan ere ibili da Ainhoa Astiz, larunbatero bai txikiekin eta bai seniorrekin partidoetan, Nafarroako selekzioan eta baita Espainiako selekzioan ere. Animazio lanetan ere gogor aritu da klubeko neskatxen alde eta hortaz zorionak eman nahi dizkiote Baztango Kirol Taldearen izenean.

Nahiz eta gaur egun BKTtik kanpo egon, duela urte batzuk Baztanen jokatu zuen Irati Berruezori ere zoriondu nahi diote klubetik, berak ere, lehenengo mailako saria jaso baitzuen.

 

Ekainaren 22an BKTko besta

Horrela bada, denboraldi hau posible egin duten guztiei eskerrak emateko, ekainaren 22an klubeko besta antolatuko dute; goizean, partidoak jokatuko dituzte neskek, eta ondoren, Kasino elkartean bazkaria izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun