Nafarroako Kutxaren inguruko auziaz 'Nork eraman ditu sosak?' dokumentala ortziralean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2013ko ekainaren 13a

Erratzuko elkartean eskainiko da 21:00etatik aitzinera

Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagerpenaren berri ematen duen dokumentalak hainbat testigantza biltzen ditu. Kontuz! elkarteak egindako ikerketan oinarritutako lana da eta Erratzuko elkartean ikusteko aukera izanen da, 21:00etatik aitzinera.

Nork eraman ditu sosak?. Izenburu hori duen dokumentala ikusteko aukera izanen da ortziral honetan, ekainak 14, Erratzuko elkartean, 21:00etan hasita.

Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagerpenaren berri ematen duen dokumentala da eta hainbat testigantza biltzen ditu: lekuko nagusiei eginiko elkarrizketak, oposizioko politikariak, Nafarroako Kutxako diruaren erabilera okerra eta ustelkeria ikertu duten kazetariak, Nafarroako Kutxako langile ohiak, Nafarroako intelektualak, Nafarroako Kutxako arduradunen kontrako salaketak eraman dituzten abokatuak, Kontuz! elkartea... Horiek guztik biltzen ditu dokumentalak. Azken batean, Kontuz! elkarteak Nafarroako Kutxaren auzian egindako ikerketan oinarritutako lana da.

Dokumentala ikusteaz gain, DVDa erosteko aukera ere izanen da Erratzun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun