Elizondoko Zahar Etxeko Hilabete Kulturala ekainaren 5ean abiatuko da

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 4a

Eguraldiak laguntzen badu, Zahar Etxeko patioan hainbat ekitaldi eginen dituzte. Utzitako argazkia

Hilabete osoan hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko Hilabete Kulturala ekainaren 5ean, asteazkenean abiatuko da eta hilabete osoan hainbat ekitaldi izanen dituzte.

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko Hilabete Kulturala ekainaren 5ean, asteazkenean abiatuko da eta hilabete osoan hainbat ekitaldi izanen dituzte.

Ekainaren 5ean, asteazken goizeko 10:30ean irekiera ekitaldia eginen da eta “8760 pertsonen balioa” argazki erakusketa zabalduko da beheitiko egongelan. 18:30ean kontzertua eskainiko du Baztango Abesbatza txikiak.

Ekainaren 7an, ortziralean, 10:30ean Baztan ikastolako ikasleek emanaldia eginen dute patioan edo, euria eginen balu, bigarren solairuko aretoan. 17:00etan boluntarioekin Elizondon barna aterako dira.

Ekainaren 10ean, astelehenarekin, beheitiko egongelan zinea izanen dute 15:30ean eta txokolatea bizkotxoekin 17:00etan.

Ekainaren 11n, asteartearekin, 17:30ean kontzertua eskainiko dute Musika Eskolakoek patioan edo bigarren pisuko gelan, eguraldiaren arabera.

Ekainaren 12an, asteazkenarekin, eskulan tailerra eginen dute 17:00etatik aitzinera.

Ekainaren 14an, ortziralean 17:00etan Elizondotik barrena ateraldia eginen dute.

Ekainaren 18an, asteartearekin, Rebekaren neskek dantza moderno emanaldia eskainiko dute patioan 17:15ean.

Ekainaren 19an asteazkenarekin, 17:00etan argazki emanaldia izanen dute eta agurtzeko merendua Katekesiko gaztetxoekin.

Ekainaren 21ean, ortziralarekin, Familien Eguna ospatuko da patioan eta Zahar Etxean bizi direnekin batera, baraien senideek, langileek eta Bidelaguneko boluntarioek ere ospatuko dute. 10:30ean Meza familiarra izanen da. 11:15ean aperitiboa. 12:00etan Amaiur Gaztelu Abesbatzaren ateraldia eta arratsaldean irteeran Elizondoko karriketan barrena.

Ekainaren 24an, astelehenarekin, 15:30ean pasten tailerra eginen dute haurrek eta xaharrek jangela txikian eta ondotik pasten dastaketa.

Ekainaren 25, 26 eta 27am, eguraldiaren arabera, goizez irteerak eginen dituzte Elizondotik barrena eta aperitiboa Bidelaguneko boluntarioekin.

Ekainaren 28an, ortziralarekin, azkenik, bingo berexia eginen dute opariekin, 17:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun