Ekainaren 2an, igande goizean jokatu ziren Elizondon Txaruta pilota elkarteak Baztango Udalaren laguntzaz antolatzen duen XXIII Josetxo Ezkurra Memorialaren finalak. Hamar kategoriatan banatuak 95 bikote (190 pilotari) aritu dira txapelketa honetan. 250 partida baino gehiago jokatu dira martxo, apiril eta maiatzean Irurita eta Elizondoko pilotalekuetan. Lehenbiziko aldia da finalak Elizondon jokatu direla.
Txikien mailan, Lesakako Oihan Etxeberria eta Beñat Etxabidek 18-16 irabazi zieten Berako Adei Villamea eta Andde Maritorenari.
Umeak B mailan, Arbizuko Iraitz Imaz eta Mikel Imazek 18 eta 11 irabazi zieten Oronoz-Mugairiko Miren Altxu eta Txomin Altxuri.
Umeak A mailan, Amaiurko Mikel Ariztia eta Beñat Etxebere 18 eta 14 irabazi zieten Andoaingo Arrillaga eta Zubizarretari.
Kimuak B mailan, Iruritako Iker Casillas eta Elizondoko Omar Sanchezek 18 eta 15 irabazi zieten Elizondoko Victor Urrutia eta Arizkungo Eki Larralderi.
Kimuak A mailan, Zizurko Josu Igoa eta Txomin Zabaltzak 18 eta 10 irabazi zieten Elizondoko Axier Ballarena eta Lekarozko Oier Ariztegiri.
Haur B mailan, Oiartzungo Oroitz Sein eta Oihan Lopezek 18 eta 7 irabazi zieten Mutiloako Asier Maia eta Esteribarko Ander Beteluri.
Haur A mailan, Donostiako Julen Albisu eta Erkitz Migezek 18 eta 8 irabazi zieten Oiartzungo Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriari.
Kadete B mailan, Mendillorriko Mikel Mayora eta Garcia 18 eta 14 irabazi zieten Ultzamako Xabi Aizpurua eta Jon Arceri.
Kadete A mailan, Jon Ander Peñak eta Ander Urdanpilletak 22 eta 7 irabazi zieten Elizondoko Iñaki Antso eta Sergio Oskoz-i.
Gazte mailan, azkenik, Iruñeko Donibaneko Joanes Bakaikoa eta Ruben Medinak 22 eta 13 irabazi zieten Berako Ander Errandonea eta Iñigo Martinez-i.