Saihesbideko sarbidea irekitzearen alde agertu da Elizondo

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Juan Mari ONDIKOL

N-121-B errepideko saihesbidean Elizondorako sarbidea irekitzeko edo ixtea mantentzeko boza eman behar zuten maiatzaren 19an. 511 herritarrek parte hartu zuten kontsultan eta horietatik 284k eman zuten irekitzearen aldeko boza, 224k kontrakoa, 2 botu txuri izan ziren eta 1 baliorik gabekoa. Behin emai­tzak ikusita, sarbideko harriak kendu, abiadura murrizteko koxkak paratu eta karrika bat zolaberrituko dute. Kamionendako debekua izanen du eta ahalik eta arreta gehien jartzea eskatuko dute Sustapen Departamentutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun