Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzea erabaki du. Maiatzaren 3an egindako udalbatzan, Bildu, Baztango Ezkerra eta Nabai-ko ordezkarien aldeko botoekin eta UPNren kontrakekin hartu zuten erabakia. Hartutako erabakia ofizialki UEMAk ekainean egingo duen batzar nagusian onartu ondotik gauzatuko bada ere, ia erran daiteke Baztan UEMAko partaide dela.
Baztan UEMAn sartuko den 71. udalerria izango da, modu horretan, UEMAren lurgunea zabaltzera dator, eta hori berri ona da euskararentzat.
Lur-gune euskalduneko beste herriekin batera, Baztango Udalak euskararen aldeko apustu argia egin nahi du. Herriko errealitate soziolinguistikoari erantzungo dion hizkuntz politika aurrerakoia garatuz, Baztan herri euskalduna izan dadin bermatu eta euskararen arnas-gunea babesten jarraitzeko. Bide horretan, udalaren jarduna euskaldundu nahi da, honela herritarrei euskarazko zerbitzua eskaintzeko baliabideak eskuratuz. Finean, hizkuntzari dagokionean ere aitzindari izan nahi du Udalak.