23. Josetxo Ezkurra Memorialaren finalak jokatuko dira igandean Elizondoko pilotalekuan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Hamar kategoriatan banatuta 190 pilotari aritu dira

Ekainaren 2an, igande goizeko 9:00etatik aitzinera jokatuko dira Elizondon Txaruta pilota elkarteak Baztango Udalaren laguntzaz antolatzen duen XXIII Josetxo Ezkurra Memorialaren finalak. Hamar kategoriatan banatuak 95 bikote (190 pilotari) aritu dira txapelketa honetan. 250 partida baino gehiago jokatu dira martxo, apiril eta maiatzean Irurita eta Elizondoko pilotalekuetan. Lehenbiziko aldia da finalak Elizondon jokatzen direla.

Txikien mailan, Berako Adei Villamea eta Andde Maritorena, Lesakako Oihan Etxeberria eta Beñat Etxabideren kontra ariko dira.

Umeak B mailan, Arbizuko Iraitz Imaz eta Mikel Imaz, Oronoz-Mugairiko Miren Altxu eta Txomin Altxuren kontra ariko dira.

Umeak A mailan, Amaiurko Mikel Ariztia eta Beñat Etxebere, Andoaingo Arrillaga eta Zubizarretaren kontra ariko dira.

Kimuak B mailan, Elizondoko Victor Urrutia eta Arizkungo Eki Larralde, Iruritako Iker Casillas eta Elizondoko Omar Sanchezen kontra ariko dira.

Kimuak A mailan, Elizondoko Axier Ballarena eta Lekarozko Oier Ariztegi, Zizurko Josu Igoa eta Txomin Zabaltzaren kontra ariko dira.

Haur B mailan, Oiartzungo Oroitz Sein eta Oihan Lopez, Mutiloako Asier Maia eta Esteribarko Ander Beteluren kontra ariko dira.

Haur A mailan, Oiartzungo Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberria, Donostiako Julen Albisu eta Erkitz Migezen kontra ariko dira.

Kadete B mailan, Mendillorriko Mikel Mayora eta Garcia, Ultzamako Xabi Aizpurua eta Jon Arceren kontra ariko dira.

Kadete A mailan, oraindik erabaki gabe dago zein izanen diren finalistak. Tolosako Peña eta Mendia segurua dute finalerako txartela eta bertzea, maiatzaren 31n, arratsaldeko 6:30ean jokatuko den finalaurrekoan erabakiko da: I. Antso eta Oskoz, E. Antso eta Bidaurretaren kontra aritzekoak dira.

Gazte mailan, azkenik, Berako Ander Errandonea eta Iñigo Martinez, Iruñeko Joanes Bakaikoa eta Ruben Medinaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun