Uholde handiaren mendeurrena gogoratuko dute asteburuan Erratzun

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 29a

Maiatzaren 29an aurkeztu dituzte astebururako antolatutako ekitaldiak. Utzitako argazkia

Liburua argitaratu dute Erratzuko herriak eta Foto Menak eta erakusketa eta hainbat ekitaldi ere izanen dira ortziraletik igandera

Ekainaren 2an Erratzu, Elizondo eta Baztan-Bidasoa eta Iparraldeko hainbat herri eta leku ezberdinak suntsitu zituen uholdearen mendeurrena beteko da. Gertakari larri hura gogoratzeko, Erratzuko herriak eta Foto Menak argazki liburua argitaratu dute horretaz gain, erakusketa ere eginen da. Asteburu osoan, hainbat ekitaldi ere prestatu dituzte.

Ekainaren 2an Erratzu, Elizondo eta Baztan-Bidasoa eta Iparraldeko hainbat herri eta leku ezberdinak suntsitu zituen uholdearen mendeurrena beteko da. Gertakari larri hura gogoratzeko, Erratzuko herriak eta Foto Menak argazki liburua argitaratu dute horretaz gain, erakusketa ere eginen da. Asteburu osoan, hainbat ekitaldi ere prestatu dituzte.

Uholdeak gogor jo zuen zonalde guzia, baina bereziki Erratzun, Auza mendian lehertu baitzen hodei erruduna. XX. mendeko komunikabide berrien esker gertakizuna honen garrantzia nabarmena izan zen: Felix Mena Martin argazkilariak argitaratutako irudiak eta kazetariek jasotako testigantzak Nafarroako eta hainbat herrialdeko gizarteak hunkitu zituzten.

Uholdearen mendeurrena oroitarazteko erakusketa bat antolatu da Foto Mena argazkiekin, Erratzuko herriak eta parrokiak bildutako objektu eta dokumentazioarekin. Erakusketaren argazkiak Felix Mena Martin argazkilariak orain dela ehun urte egindako irudiak dira (bakarren bat kenduta) eta, autorearen sentsibilitate eta ikuspuntu bereziarekin, gertakizunaren dramatismo guzia aurkezten dute. Erakusketan dauden argazkiekin Foto Menak eta Erratzuko herriak liburu bat egin dute eta aukera izanen da erosteko. Gainera, Xaloa Telebistak ere bideoa egin du eta erakusketan ikusteko eta erosteko aukera izanen da.

Erakusketarekin batera, Erratzuko herriak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu:

 

Maiatzaren 31an (ortziralea)

18:00etan. Erratzuko 1913ko uholdearen erakusketa (apezaren etxean.) Liburuaren aurkezpena.

21:00etan. Kontzertua: Patxi Saiz (elizan).

 

Ekainaren 1ean (larunbata)

8:30ean. Mendi itzulia plazatik abiatuta (orain dela 100 urte kazetariek egindako ibilbidea egiteko). 11:00etan. Haurrendako karrika antzerkia: Txirla beltzaren piratak (Begira konpainiaren eskutik, pilota tokitik hasita). 16:00etan. Pilota finalak, emaztekien frontisa eta gizonezkoen pala finalak. Bi partida: 3. eta 4. Posturako eta 1. eta 2. Posturako (Pilota tokian). 19:00etan. Prozesioa (Gorostapolotik herriraino, Doloretako amabirjina ekarriko da. 20:00etan. Kontzertua: Elizondoko abesbatza (elizan).

 

Ekainaren 2an (igandean)

8:30ean. Ezkijotzea Baztan-Bidasoako herrietan. 11:30ean meza eta herriaren bereikapena plazan. 13:00etan. Dantza erakustaldia: Baigorriko dantza taldearen eskutik (plazan). Ondotik musika-poteoa FanfaRonak alaiturik. 14:30ean. Herri bazkaria (frontoian, txartelak salgai herriko ostatu eta dendetan). Ondotik dantzaldia.

Erakusketaren ordutegia:

Maiatzaren 31an: arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Ekainaren 1ean eta 2an: goizeko 11:00etatik 13:30era, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Bertan “Begirada… atzera begira, Baztango Uholdea. Erratzu, Elizondo, 1913” liburua salgai egonen da.

Ekitaldi hauekin hasiera emanen zaie bertze herrietan egingo diren ekitaldieri. Horrela, ekainean Elizondon eginen da bertze argazki erakusketa Baztango Museoan (Jorge Oteiza Baztan etnografia museoa /Javier Ciga Bilduma) eta uztailan Iruritako Jauregian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun