Baztango Berdintasun Planerako galdetegia prestatu du Balleko Etxeak

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 3a

Erantzunak ekainean utz daitezke Baztango 50 leku ezberdinetan paratutako hautesontzietan edo udalaren webgunean

Baztango Udaleko Emakumeen eta Gizonen arteko I Berdintasun Plana egiten ari dira eta, egun, Diagnosi fase batean murgildurik daude; izan ere, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunarekiko nolabaiteko "argazkia" osatu nahian dabiltza. Argazki horren helburua hauxe da: azaleratzea zein esparrutan behar den lana egitea edo zeinetan ez, Baztango emakumeek eta gizonek aukera berdinak izan ditzaten. Diagnosiaren emaitzekin, Berdintasun Plana osatuko dute eta, horrekin batera, datozen urteetan egin beharreko lanak finkatuko dituzte.

Sexuen arteko aukera berdintasun edo berdintasun ezari buruzko herritarren iritzia jakin nahi dute Balleko Etxean eta, horretarako, bertzeak bertze, galdetegi bat sortu dute.

Galdetegia etxez etxe banatuko da Baztango herri guztietan. Hartara, hauteskundeetan erabiltzen diren kutxak paratu dituzte, jendeak haietan erantzundako galdetegiak utz ditzan. Jendea ibiltzen den lekuetan paratu dituzte (eskolak, ostatuak, elkarteak, osasun etxea, kultur etxea, igerilekua, institutua, lanbide eskola, liburutegia,... osotara 50 leku osatzen dutelarik). Galdetegiaren goialdean zerrendatua dago herriz herri zein diren galdetegiak uzteko lekuak. Udaleko web orrian ere zintzilik izanen da aste honetatik aitzinera galdetegi digitala (paperezkoaren eduki berdinak ditu). Galdetegia anonimoa da, ez da izenik idatzi behar.

Bertzetik, Baztanen erroldatua daudenek osatu ahalko dute inkesta eta 16 urtetik goitikoek. Pertsona batek behin bakarrik beteko du inkesta eta, horretarako, ekainean izanen du aukera.

Akitzeko, jendea parte hartzen animatu nahi dute Balleko Etxetik, galdetegia motza baita eta 3 minututan bete daiteke. Edozein zalantza suertatzen bazaio norbaiti, Udal Berdintasun Zerbitzura jotzen ahal du lasai, baita 948 580 006 zenbakira deitu ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun