Ludoteka ireki dute Aspacek kudeatzen duen Lekarozko aterpean

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 28a

Tailer eta joku ezberdinetan jolasteko edo urtebetetze bestak antolatzeko aukera eskainiko du ludoteka berriak. Utzitako argazkia

3 eta 11 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua

Aspacek Lekarozen kudeatzen duen “Valle de Baztan” gazte aterpeak moldaketa lanak egin ditu eta hemendik aitzinera, 3 eta 11 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako ludoteka moderno baten zerbitzuak eskainiko ditu.

Aspacek Lekarozen kudeatzen duen “Valle de Baztan” gazte aterpeak moldaketa lanak egin ditu eta hemendik aitzinera, 3 eta 11 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako ludoteka moderno baten zerbitzuak eskainiko ditu.

Eskaintza honekin, eskola adinean dauden neska-mutikoek bere etxeko lanak egiteko, tailer eta joku ezberdinetan jolasteko edo urtebetetzeko bestak egiteko aukera ere izanen dute. Aterpean ostatu hartu eta umeak dituzten familia eta taldeek ere erabiltzen ahal dute ludoteka.

Zerbitzu honetarako majisteritzan eta haur heziketan kualifikatutako langileak ditu aterpeak eta beraiek artatuko dituzte haurrak ludotekaren ordutegian. Bertze aukera bat ere eskaintzen du aterpeak hala behar duten gurasoendako: neska-mutikoak eskolatik ateratzen direnean ikastetxe atarian hartu eta ludotekara hurbiltzea.

 

Ordutegia eta udako tailerrak

Ludotekaren ordutegia, ikasturtean zehar 17:00etatik 20:30era izanen da astelehenetik ortziralera eta 10:00etatik 13:30era larunbatetan.

Uztailean eta abuztuan, berriz, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era irekiko da. Udako hilabeteetan, gainera, antzerki, sukaldaritza, malabare, dantza eta musika tailerrak prestatuko dituzte. Tailer hauetan bere seme-alabak apuntatu nahi dituzten gurasoek ekainaren 10a bitarteko epea izanen dute

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun