Nafarroa Behereko taldea nagusitu da Lekarozen jokatutako Euskal Herriko rugby txapelketan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 28a

Euskal Herriko herrialde guzietako rugby taldeek parte hartu dute lehen aldiz Hego Euskal Herrian egin den txapelketan. Utzitako argazkia

12-10 irabazi zion final estuan Zuberoako Barkoxeko taldeari

Ipar Euskal Herriko taldeek rugbyan gehiago direla erakutsi dute aurten ere. Maiatzaren 25ean jokatu zen Lekarozen Euskal Herriko errugbi txapelketa. Eta 200 bat rugbyzale bildu ziren. Final handian, Donibane Garazi eta Baigorriko kirolariak biltzen zituen US Nafarroa Rugby taldeak 12-10 irabazi zieten Zuberoako Barkoxeko Avenir Rugby Taldeari. Beraz, irabazleen txapela eta harri gorriz egindako oroitarria Behe Nafarroara joan da aurten.

Ipar Euskal Herriko taldeek rugbyan gehiago direla erakutsi dute aurten ere. Maiatzaren 25ean jokatu zen Lekarozen Euskal Herriko errugbi txapelketa. Eta 200 bat rugbyzale bildu ziren. Final handian, Donibane Garazi eta Baigorriko kirolariak biltzen zituen US Nafarroa Rugby taldeak 12-10 irabazi zieten Zuberoako Barkoxeko Avenir Rugby Taldeari. Beraz, irabazleen txapela eta harri gorriz egindako oroitarria Behe Nafarroara joan da aurten.

Finala aski berdindua joan zen eta iraupeneko 25 minututan jokaldi ederrak ikusi ziren. Lehenik Barkoxe aurreratu zen markagailuan zigor kolpe baten bitartez baina Nafarroak ondotik bere joko maila ona erakutsiz bi entsegu gauzatu zituen (bigarrenean hagetarako ostikoa ere sartuz). Bazirudien US nafarroa txapelketa guzian erakutsi zuen nagusitasunez irabaziko zuela baina azken 5 minututan Xiberutarrak indarrez oldartu zitzaizkien eta entsegu bat lortu zuten 3 minuturen faltan. Beraz markagailua 12-10 estutu zuten baina ez zuten beste aukerarik izan, Nafarroako jokalariek partida geldotu zuten azken minutotan eta honela akitu zen finala.

Hirugarren postua Gipuzkoako ordezkariak lortu zuen, Hernani Rugby Taldeak 12-7 irabazi baitzion Lapurdiko Sarako Izarrari. Bosgarren lekua Bizkaiko Durango Rugby Taldeak eskuratu zuen, seigarrena Arabako Gazteri Rugby Taldeak eta sailkapena Nafarroa Garaiko bi taldeek itxi zuten, Iruñeko La Única eta Baztan Rugby Taldeak.

Aurtengoan lehen aldiz Hegoaldean egin da Euskal Herriko rugby txapelketa eta Baztan RT-Menditarrak izan da antolatzaile. Behin txapelketa bukatuta, zikiro-jatea izan zen, Baztan Ikastolaren alde eta 150 bat lagun bildu ziren.

 

Heldu den urteko txapelketa non?

Oraindik ez dago argi non ospatuko den 2014ko txapelketa baina Baztanen egondako talde pare batek txapelketa antolatzeko erronka beren gain hartzeko gogoa erakutsi zuten, beraz ematen du txapelketak jarraipena izanen duela. Aurten beti ere txapeldunaren garaikurra Garazi-Baigorrin igaroko du urtea, aitzineko bietan Donapaleun (2011) eta Ustaritzen (2012) igaro dituen bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun