Almandozen hasi eta akituko da Baztango XX. Mendi Itzulia

Ttipi-Ttapa 2013ko maiatzaren 24a

Aurtengo Baztango Mendi Itzulia Almandozen barna ibiliko da.

Igande honetan eginen da

Baztango Mendigoizaleak Elkarteak antolatuta, igande honetan, maiatzak 26, eginen da Baztango XX. Mendi Itzulia. Egun ho­rre­tan biltzen diren mendizaleek 38 kilometro eta 2.250 metroko desnibela duen ibilaldia egiteko aukera izanen dute.­

Almandozek hartuko du Baztango XX. Mendi Itzuliaren lekukoa. Igande honetan, maiatzak 26, egin du hitzordua Baz­tan­go Mendigoizaleak elkarteak eta egun ho­rre­tan biltzen diren mendizaleek 38 kilometro eta 2.250 metroko desnibela duen ibilaldia egiteko aukera izanen dute.­

Almandozen (353 me­tro) hasiko da itzulia eta handik Belaterako (820 metro) bidea hartuko dute mendizaleek. Gero Lantz aldera (629 metro) joanen dira eta ondotik, Angos lepoan ibilbideko hirugarren kontrol puntua aurkituko dute, 1.160 metrotan. Handik berriz Almandoz herrira joanen dira.

Izen-ematea

Mendi itzuliaren eguna baino lehen, Internetez izena emateko epea gaur akituko da, maiatzaren 24an, eta interesatuek www.mendizmendi.com web orrian egin dezakete zortzi euro ordainduta. Horrez gain, info@baztan gomendigoizaleak.org helbidera idatzita edo 680 456867 telefonora deituta ere apunta daiteke. Ibilbidea 07:00etatik 07:30era abiatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun