Hautetsien soldataren berri eman du Baztango Udalak

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 20a

Baztango udalak 2013ko aurrekontuak onartu ditu eta udal hautetsien soldatetan aurten izanen den aldaketa zuzenean jakinarazi nahi izan du, «jendartean dagoen sentsibilitate berezia kontuan hartuz eta gaizki ulertuak eta erabilera maltzurrak saihesteko argigarria izanen delakoan».

Baztango udalak 2013ko aurrekontuak onartu ditu eta udal hautetsien soldatetan aurten izanen den aldaketa zuzenean jakinarazi nahi izan du, «jendartean dagoen sentsibilitate berezia kontuan hartuz eta gaizki ulertuak eta erabilera maltzurrak saihesteko argigarria izanen delakoan».

Udal gobernuari dagokionez orain artio Garbiñe Elizegi alkateak %80 liberazioa zuen, Mikel Ortega alkateordeak %100ekoa eta Jon Elizetxe zinegotziak %50ekoa. Bertze zinegotzi guztiek asistentziaren araberako dietak kobratzen dituzte, hilabetero 600 euro gehienez.

Jon Elizetxe zinegotziaren lana komunalen kudeaketa, Batzar Nagusiko txostenen prestaketa eta nekazaritza, ingurugiro eta mendi lanak dira. Baztanen hedapena kontuan hartuz, komunalen garrantzia eta nekazaritzaren pisua egiten duen lana ez dator bat orain artioko dedikazioarekin. Horrez gain, joan den urria arte Jon Elizetxe langabeziaren zati bat kobratzen egon da, baino hau bukatu egin zitzaionez, aurten bere liberazioa %80rat iganen da. Orain artio 750 euro jasotzen bazituen hilabetero 14 ordainetan, hemendik aitzinerat 1.000 euroko 14 ordain jasoko ditu. Horrela soldata eta gizarte segurantzako ekarpenak kontuan hartuta, udalak, udal hautetsien sarien ordainketan 6.600 euroko hazkundea izanen du.

Gainerako hautetsi liberatuen ordainek lehengo moduan segituko dute, Garbiñe Elizegi alkateak 1.300 euroko 14 ordain eta Mikel Ortegak 1.500 euroko 14 ordain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun