Almandozen hasi eta akituko da Baztango XX. Mendi Itzulia

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Aurtengo Baztango Mendi Itzuliaren ibilbidea. Baztango Mendigoizaleak

Maiatzaren 24ra arte Internetez eman daiteke izena

Almandozek hartuko du Baztango XX. Mendi Itzuliaren lekukoa. Maia­tzaren 26an egin du hitzordua Baz­tan­go Mendigoizaleak elkarteak eta egun ho­rre­tan biltzen diren mendizaleek 38 kilometro eta 2.250 metroko desnibela duen ibilaldia egiteko aukera izanen dute.­


Almandozen (353 me­tro) hasiko da itzulia eta handik Belaterako (820 metro) bidea hartuko dute mendizaleek. Gero Lantz aldera (629 metro) joanen dira eta ondotik, Angos lepoan ibilbideko hirugarren kontrol puntua aurkituko dute, 1.160 metrotan. Handik berriz Almandoz herrira joanen dira.

IZEN-EMATEA
Mendi itzuliaren eguna baino lehen, Internetez eman daiteke izena www.mendizmendi.com  web orrian. Maiatzaren 24ra arte egin daiteke, zortzi euro ordainduta. Horrez gain, info@baztan gomendigoizaleak.org helbidera idatzita edo 680 456867 telefonora deituta ere apunta daiteke.
Ibilbidea 07:00etatik 07:30era abiatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun