Elizondoko Zahar Etxeko txapelketak jokatu dira

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Utzitako argazkia

60 partaide bildu dituzte Elizondoko zahar-etxean urtero ospatzen diren mus, seises eta partxis txapelketek, eta hauek izan dira saridunak: mus txapelketan, Santiago Larre eta Juan Jose Elizetxe txapeldun (argazkian), 2. Paquita Otxan­dorena eta Martin Ansorena; 3. Ignacio Elizetxe eta Ixidro Juanikotena; 4. Felix Leiza eta Francisco Jorajuria; Seises txapelketan 1. Sor Carmen Oyarzabal; 2. Inocencia Arriada; 3. Francisca Danborena; 4. Antonia Echenique. Partxis txapelketan: 1. Cristina Aldaco; 2. Juan Jose Durruty; 3. Ramoni Aristieta eta 4. Jesus Mª Escudero. Zorionak eta helduden urtera arte!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun