Udako jostaldietan izena emateko epea zabalik dago

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Irurita, Erratzu eta Elizondon eskainiko dira


Euskara eta aisialdia uztartuz, aurten ere udako jostaldiak antolatu ditu Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuak 3 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoendako. Uztailean eta abuztuan hiru txanda eskainiko dira, 10:00etatik 13:00etara.


Uztailaren 1etik 12ra Iruritan izanen da udako jostaldia, uztailaren 15etik 26ra Erratzun eta uztailaren 29tik abuztuaren 9ra Elizondon. Aste bakarra ere egin daiteke, baina lehentasuna bi aste egiten dutenek eta Baztanen erroldatutakoek izanen dute.
Jokoak, eskulanak, tailerra, ateraldiak, kirola... Tarte horietan denetarik egiteko aukera izanen dute neska-mutikoek, eta hori guztia euskaraz. Bide horretatik baitoaz ekimen honen helburuak: euskaraz jolastea, Baztango haurren arteko harremanak euskaraz bul­tzatzea, Baztango kultura eta natura euskaraz lantzea, haurren garapen pertsonala lan­tzea eta ingurugiroarekiko jarrera positiboak sustatzea.


IZEN-EMATEA
Maiatzaren 24an akituko da izena emateko epea. Interesatuek Dindaia Fundaziora dei dezakete, 696 277599ra, 10:00etatik 13:30era. Baztanen erroldatutakoek txandako 65 euro ordaindu beharko dute, 55 euro familia ugaria bada edo txandan anaia-arreba bat baino gehiago badira. Aste bakarra aukeratzekotan, 35 euro ordaindu beharko dira. Baztanen ez errol­datutakoek 120 euro ordaindu beharko dute txandako eta 65 euro aste bakarra aukeratzekotan. Ordainketa egin baino lehen izena emateko deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun