Anizko Mendiarte Kultur elkartean auzolana egin zen maiatzaren 4an. Auzolanaren ondotik lehen aldiz elkarteko kideen bazkaria izan zen eta 25 bat lagun bildu ziren. Bazkalondoan, Dorita Barrenetxe eta Roxario Iturralderi hainbertze urtez sukaldari lanetan aritu direnei esker onez, lore xorta bana eman zitzaien. Argazkian Kani eta Iñaki juntakideak ageri dira Dorita eta Roxariorekin.