Iragarri bezala, palestinarrei elkartasuna adierazteko Euskal Herria Palestina Eguna larunbatean ospatuko da, maiatzaren 18an. Egun osoko besta antolatu du Euskal Herria-Palestina Sareak. 10:00etan dianak hasiko dira eta ordu horretan murala margotu eta erakusketa zabalduko dute. 11:00etan James Petras eta Adel Abou Salemek Inperialismoa, Sionismoa eta Apartheida Palestinan solasaldia eskainiko dute. Ordu berean haurrendako jokoak ere izanen dira: kometa eta txalaparta tailerrak... Joaldunekin kalejira ere eginen da fanfarreak lagundurik eta Check Point israeldarra eta jateko arabiarra ere izanen dira.
Eguerdian, elkarretaratze bateratua eginen da. Alde batetik, Preso palestinarrak etxera leloa izanen du eta bertzetik, Herrira mugimenduaren deialdiarekin bat eginez, Giza eskubideak, irtenbidea, bakea Euskal Presoak Euskal Herrira lemarekin bat eginen dute. 12:30ean Euskal Herria-Palestina ekitaldia izanen da eta 13:00etan dantza palestinarrak ikusteko aukera izanen da.
14:00etan zikiro jatea eginen da eta aldi berean kantaldia izanen da Fermin Balenziarekin. 18:00etan ginkana izanen da eta 22:00etan kontzertuak, La Jodedera taldearekin, bertzeak bertze.