Fernando Perez musikariaren eskutik Munduko doinuak aditzeko aukera izanen da maiatzaren 24an, ortziral arratsaldeko 7etatik aitzinera Iruritako Jauregian, Bidelagun eta Dorrea elkarteek antolatuta.
Fernando Perez munduko hainbat lekuetan bizi izan da kultur ezberdinetan murgiltzen. Gaur egungo musika ikertzaile, gitarra jotzaile eta konposatzaile nabarmenetakoa da. Bere estiloa munduko kultur nagusien musika klasikoa, berria eta tradizionala barne hartzen ditu.
Fernando Perez musikariaren eskutik mundu zeharkatuko dugu eta Afrika, Grezia, Txina, España, Hawaii, Egipto, India eta Amerikako doinuak entzungo ditugu.