Haurrendako baratzeko muku tailerra antolatu du Baztango Kultura Batzordeak

Ttipi-Ttapa 2013ko maiatzaren 14a

Lehen ere egin izan da gisa honetako tailerra Elizondon.

Larunbat goizean eginen da, doakoa da eta izen-ematea Arizkunenean egin behar da

Larunbat goizean eginen da Elizondon, eta hiru orduko saioa izanen da. Izen-ematea doakoa da eta Arizkunenean egin behar da.

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, haurrendako baratzeko muku tailerra antolatu du Baztango Kultura Batzordeak larunbat honetarako, maiatzak 18. Hiru orduko saioa izanen da, 10:30etik 13:30era eta Jorge Oteiza Etnografia Museoaren lorategian eginen da, euria eginez gero, berriz, Elizondoko plazan.

Izen-ematea doakoa da eta Arizkunenean egin behar da. Tailerra Museo Etnografikoaren lagunen Elkartearen laguntzarekin antolatu du Kultura Batzordeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun