Libanon errefuxiatu bezala bizi den Adel Abou Salem palestinarra izan dute bisitan maiatzaren 13an, astelehen goizean Elizondoko Lanbide eskolan. Ikasle eta irakasleei bertan bizi duten egoera agertu zien, beren eguneroko bizimodua nolakoa den eta Libanon bertan jasaten duten bazkerkeria eta tratu exkaxa adierazi. Europar Batasunetik eta NBEtik behar adina esfortzu egin ez arren, agerian utzi du errefuxiatu guztien nahia eta esperantza, egunen batean beren etxea den Palestinara itzultzea dela, eta horretarako lanean dihardutela lau haizeetara. Hitzaldi akaberan, ikasleek galderak egiteko aukerak izan dituzte, eta Adelek xuxenki argitu ditu zalantza guztiak.
Hainbat ekitaldi
Maiatzaren 18an Elizondon ospatuko den EH Palestina eguna girotzeko ekitaldien artea sar daitek Elizondoko Lanbide Eskolakoa ere. Hain zuzen, Palestinar marrazkilarien irudiak ikusgai daude Elizondon maiatzaren 1etik 17ra. Gaiarekin lotutako Palestinako historiaren sintesia Unitate Didaktikoa ere eskaini dute Iruritan maiatzaren 1etik 12ra. Erakusketez gain, palestinar zine dokumental zikloa ere egin da Lesaka, Elizondo, Bera eta Donezteben. Maiatzaren 14an, Porrotx Palestinaz emanaldia izanen da 17:30ean Iruritan eta maiatzaren 15ean, Preso politikoak Palestinan eta Euskal Herrian solasaldia izanen da 20:00etan Elizondon.