Saihesbideko Elizondoko sarrera ireki ala ez galdetzeko herri galdeketa eginen dute igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2013ko maiatzaren 13a

Aitzinetik, asteartean, batzarre informatiboa eginen dute Nafarroako Gobernuak errandakoaren berri eman eta herri galdeketaren planteamendua azaltzeko

Elizondoko Herriak herrira sartzeko bertzelako aukerak proposatu arren, Nafarroako Gobernuaren erantzuna ezezkoa izan da eta orain Elizondorako sarbidea oztopatzen duten harriak maiatzaren 20rako kenduko dituela iragarri du Gobernuak. Egoeraren aitzinean, Herriak galdeketa egitea erabaki du. Horren berri emateko batzarrea eginen da asteartean, 20:00etan Arizkunenean. Herri galdeketa, berriz, igandean eginen da, 11:00etatik 14:00etara.

N-121B errepideko Elizondoko sarbideak eztabaidaren erdian segitzen du. Irurita-Elbete errepide berritik Elizondora sartzeko bidea itxita dago orain, harri batzuk paratuak baitaude. Sarbide horrek herritarren haserrea eragin du, batez ere Baztan Berri auzokoena, saihesbidetik Elizondora sartzeko auzo horretatik pasatzearen aldekoa baita Nafarroako Gobernua. Elizondoko herriak bertzelako aukerak proposatu izan dizkio Gobernuari baina honen erantzuna ezezkoa izan da eta maiatzaren 20rako harri horiek kendu eta sarbidea irekiko duela iragarri du.

Elizondoko Herria, ordea, ez dago horrekin ados eta herri galdeketa egitea erabaki du: sarbidea ireki bai ala ez. Galdeketan ateratzen dena errespetatuko du Udalak. Berez, orain dauden harriak kentzeko eskumena Nafarroako Gobernuarena da, baina herri sarreraren konpetentzia Udalarena da eta beraz, herri galdeketan sarbidea ez irekitzea nagusituz gero, herri sarrera itxiko luke Udalak.

Nafarroako Gobernuak errandakoaren berri eman eta herri galdeketaren planteamendua azaltzeko batzarrea eginen da asteartean, 20:00etan Arizkunenean. Herri galdeketa, berriz, igandean eginen da, 11:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun