Elizondoko 35 urteko emakumezko batek N-121A errepidean erditu du, Belateko tuneletik hurbil. Atzo goizaldean gertatu zen, emakumezkoa bere senarrarekin Elizondotik Iruñera bidean zihoan, baina ez ziren ospitalera ailegatu. Bidean gelditu behar izan zuten eta Belate tunelaren sarreran izan zuten alaba.
Nafarroako Ospitalera azkarrago ailegatzeko, senarrak N-121A errepidea hartu zuen, nahiz eta lur erori batengatik itxita dagoen errepidea. Azkenean, ordea, bidean gelditu eta hantxe jaio zen alaba, lur eroria dagoen tokian. Senarrak Larrialdi Zerbitzuetara deitu zuen eta handik adierazi zioten zer egin behar zuen.
Ama-alabak ongi daude eta behin anbulantzia ailegatu zenean, Nafarroako Ospitalera eraman zituzten.