Baztango Musika Eskolaren 25. urteurreneko ospakizunen barnean akordeoi taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 5ean, igande eguerdiko 12:30ean Elizondoko Mariano Izetaren plazan. Aitzinetik, 10:45ean hasita kalejiran ibiliko dira herrian barna.
Miguel Iparragirrek zuzendutako akordeolari orkestrak, Jose Maria Iparragirreren “Agur Euskal Herria”, J.A. Urbeltz eta Benito Lertxundiren “Baldorba”, Renato Bui-ren “Rock an Roll-Baby” eta Demaeleren “Sous l’aingle Double” joko du emanaldia hasteko. Segidan, Amaia Zaldainek bakarka Vals Musetteren “Borrasque”, Benni Van Buren-en “Murmullo de clarines”, Pepe Andoain eta Jose Saenz Garmendiaren “Variaciones de Andre Madalen” eta Raisner-Raws-en “Czardas Intermezzo” joko ditu. Berriz ere akordeoi oskestrak Johan Strauss-en “Valses” eta “Radetzki-Marsch” joko ditu eta emanaldia akitzeko, Musika Eskolako ikasle eta ikasle ohiek Peio eta Pantxoren “Adios maitia” joko dute.