Zilarrezko domina lortu du Zaira Latasak Espainiako txapelketan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 3a

Zaira Latasa elizondarra, ezkerretik hasita lehenbizikoa, Espainiako txapelketan lortutako dominarekin. TTIPI-TTAPA

Borroka jarraia txapelketan bigarren izan zen Elizondoko kenshia

Nafarroako ordezkaritzak lau domina eskuratu zituen apirilaren 13an Villagarcia de Arousa hirian (Pontevedra, Galiza) jokatutako Espainiako kenpo txapelketan.
 
Elizondoko Zaira Latasak zilarrezko domina lortu zuen gerriko beltza eta marroia zuten kenshiei zuzendutako Borroka jarraia txapelketan. Berekin batera, irundarrak izan arren Nafarroan federatuak dauden Maria Rekaldek urrezko domina lortu zuen (kata armekin) eta Ainhoa Mancerak urrez­ko (borroka puntuan) eta brontzezko domina (defentsa pertsonaleko teknikak) bana. 
 
Zaira Latasa ez zen eskualdeko ordezkari bakarra izan Espainiako txapelketan, Mikel Vaquero elizondarra ere Galizara joan baitzen, baina ez zuen dominarik lortu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun