Nafarroako lauko txapelketako saioa larunbatean Amaiurren

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 3a

Apirilaren 28an hasi zen Nafarroako goma gaineko 4x4 sokatira txapelketa. Gizonezkoen 320 eta 300 kiloko kategorian bina talde atera ditu Amaiurrek eta hain zuzen, txapelketako bigarren saioa Amaiurko pilotalekuan jokatuko da maiatzaren 11n, 18:00etan. 320 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko da eta ondoren, lehen bi sailkatuen arteko finala. Maia­tzaren 19an Iruñean eta 25ean Berrioza­rren 300 kiloko bi jardunaldiak jokatuko dira. Gizonezko helduez gain, emakumezkoak 260 kiloko kategorian eta kadeteak 290 kilokoan ere ari dira txapelketan, baina eskualdeko ordezkaritzarik gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun