Maider Atxa almandoztarraren proiektua Perun

TTIPI-TTAPA 2013ko mai. 3a, 10:21

Utzitako argazkia

Maider Atxa Agerre, 26 urteko almandoztarra Peruko Machu Picchu inguruko Alcomayo herri ttikian ibili da. Turismoa? Ez. Maiderrek Bide, Portu eta Kanaletako injenieritza karrera egin du Burgosko Unibertsitatean, baina titulua lor­tzeko proiektu bat aurkeztu behar zuen. Hortaz, Peruko herri horretara joan zen eta proiektu eder bat egin zuen, herrira ura nola eraman zitekeen azalduz. Egitasmoa ontzat eman zioten eta dagoeneko errealitate ere bihurtu da, etxe guzietara ailegatu baita ura. Denbora berean, laguntza berezi bat ere eman nahi izan zion Alcomayoko eskolari eta argazkian ageri den bezala, eskola materiala, jostailuak eta bertzelako materiala eraman zuen. Zorionak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun