«Palestinarrei elkartasuna adierazteko, Israelek Nazioarteko Legedia bete eta Giza Eskubideak Errespetatu ditzan» Euskal Herria Palestina Eguna ospatuko da maiatzaren 18an, Elizondon. Horrekin lotuta, Lesaka, Bera, Elizondo, Doneztebe eta Iruritan erakusketak eta pelikulak eskaintzen ari dira.
Palestinar marrazkilarien irudiak ikusgai egonen dira Elizondon maiatzaren 1etik 17ra. Gaiarekin lotutako “Palestinako historiaren sintesia” Unitate Didaktikoa ere eskainiko dute Iruritan maiatzaren 1etik 12ra. Erakusketez gain, palestinar zine dokumental zikloa ere egin da Lesaka, Elizondo, Bera eta Donezteben.
Maiatzaren 2an, Roadmap to Apartheid dokumentala eskainiko da 20:00etan Erratzun. Maiatzaren 14an, Porrotx Palestinaz emanaldia izanen da 17:30ean Iruritan eta maiatzaren 15ean, Preso politikoak Palestinan eta Euskal Herrian solasaldia izanen da 20:00etan Elizondon.
Maiatzaren 18ko EHPalestina Egunari dagokionez, egitarau aski zabala izanen du. Goizeko 10:00etan dianak joko dituzte karriketan barna. Gorapeetan mural bat margotuko da eta erakusketa zabalduko da plazan. 10:30ean, James Petras eta Adel Abou Salem-ek “Inperialismoa, Sionismoa eta Palestinaren urraketa” solasaldia eskainiko dute Arizkunenean. 11:00etan joaldunekin kalejira eginen da fanfarreak alaiturik. Check point israeldarra ere izanen da, haurren jokoak, kometa eta txalaparta tailerrak eta janari arabiarra plazan. Eguerdian, elkarretaratze bateratua deitu dute Sareak “Preso palestinarrak etxera” eta Herrirak “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira” goiburupean. 12:30ean eginen da Euskal Herria-Palestina ekitaldi nagusia plazan. 13:00etan dantza palestinarrak eskainiko da. 14:00etan zikiro jatea eskainiko da Merkatuko Plazan eta menu begetala nahiago duenak horretarako aukera ere izanen du. Fermin Balenziak kantaldia eskainiko du. 18:00etan Palestinaren aldeko Ginkana eginen da, Elkartasuna eta Boikota izenburupean. 22:00etan kontzertuak izanen dira plazan.