Pasa den apirilaren 9an Udaleko bederatzi langilek hasiera eman zioten iaz abitatutako euskara ikastaroaren bigarren atalari. NAPIko teknikari bat izanen dute irakasle eta ikastaroak guztira 30 orduko iraupena izanen du, astean bi orduko saioetan banaturik. Ikastaroaren helburu nagusiak naturaltasuna, argitasuna eta irakurgarritasuna helburu duten testuak ekoiztea eta kalitatezko testuak sortzeko oinarrizko irizpideez jabetzea izanen dira.