Argazki Rally digitala eginen da Oronozen igandean

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 3a

Itxusi argazki elkarteak antolatua

Felix Mena zenaren omenez lehen aldiz argazki rally digitala antolatu du Itxusi argazki elkarteak. Maiatzaren 5ean eginen da.
 
Igan­dean berean eman beharko dute izena partehartzaileek, 8:45etik 10:00etara elkartearen egoitzan, San Martin Kultur Zentruan. 18 urtetik goitikoek 5 euro ordaindu beharko dute eta ttikiagoek 3 euro. Rallyak bortz proba izanen ditu, eskualdeko naturarekin, artearekin, gizartearekin, kulturarekin, ohiturekin eta gisako gaiekin zerkusia dutenak eta argazkiak Baztan, Malerreka, Bertizaran eta Bortzirietan atera beharko dituzte.
 
Lehenengo saria bi pertsonendako egonaldi bat Aldekoa hotelean izanen da. Bigarren saria, bi pertsonendako bazkari bat Urgain hotelean eta trofeoa. Hirugarren saria, bi per­tsonendako bazkari bat Pierresenea jatetxean eta trofeoa.
 
Horretaz gain, gai bakoitzeko argazki onenari sari berezia emanen zaio, baita bertako argazkilari onenari eta argazkilari gazte onenari ere. Lehiaketaren oina­rriak www.itxusi.com webgunean aurki daiteke.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun