Felix Mena zenaren omenez lehen aldiz argazki rally digitala antolatu du Itxusi argazki elkarteak. Maiatzaren 5ean eginen da eta Oronoz-Mugairitik abiatuta, eskualde osoan argazkiak ateratzeko aukera izanen dute partehartzaileek.
Partehartzaileek igandean berean eman beharko dute izena, 8:45etik 10:00etara elkartearen egoitzan, San Martin Kultur Zentruan. 18 urtetik goitikoek 5 euro ordaindu beharko dute eta ttikiagoek 3 euro. Rallyak bortz proba izanen ditu, eskualdeko naturarekin, artearekin, gizartearekin, kulturarekin, ohiturekin eta gisako gaiekin zerkusia dutenak eta argazkiak Baztan, Malerreka, BertizaranA eta Bortzirietan atera beharko dituzte.
Lehenengo saria bi pertsonendako egonaldi bat Aldekoa hotelean izanen da. Bigarren saria, bi pertsonendako bazkari bat Urgain hotelean eta trofeoa. Hirugarren saria, bi pertsonendako bazkari bat Pierresenea jatetxean eta trofeoa.
Horretaz gain, gai bakoitzeko argazki onenari sari berezia emanen zaio, baita bertako argazkilari onenari eta argazkilari gazte onenari ere.
Lehiaketaren oinarri guziak www.itxusi.com webgunean aurki daiteke.