Elizondoko Herrirak batzarrea eginen du apirilaren 26an, Arizkuneneako sabaian 20:30etan hasita. Azken urteetan hizketagai izan den saihesbidearen gaiari helduko diote. Sarrera ireki edo ez eta irekitzekotan zer moldaketa egin beharko liratekeen erabakitzea da deialdiaren helburua. Herri-galdeketa bat egiteko aukera ere jarriko dute mahai gainean, azken erabakian ahalik eta elizondar gehienek parte har dezaten. Aitzineko batzarretan bezalaxe, aurreko aktaren irakurketa eta onarpena eta galdera eta eskaerak egiteko tartea irekiko dute.