Baztandarren Biltzarraren 50. Urteurreneko ospakizunen artean kontzertua eskainiko dute Elizondoko Abesbatza Ttikiak, Agoizko San Miguel Txiki eta Urruñako Tximi-Txama haurren abesbatzak apirilaren 20an, larunbat arratsaldeko 6:30etik aitzinera Oronozko elizan.
Hiru abesbatza ttiki hauek egiten ari diren elkartrukearen baitan ere sartzen da kontzertua, lehendik Agoitz eta Urruñan ere eskain baitituzte emanaldiak elkarrekin.
Kristina eta Maki Urtasun izanen dira Elizondoko abesbatzako zuendariak, Eva Leatxe Agoizko taldearena eta Dominique Clerc Urruñakoena. Rodrigo de Vera ariko da pianoa jotzen eta Gurutze Aizpuru eta Izaskun Iparragirre akordeoiarekin.