Elizondon Baztango erremonte eskola berria martxan jartzearen asmoa azaldu zuten martxoaren 26an Arizkunenean egindako agerraldian. Gorka Urtasun Iruritako erremontelaria izanen da monitorea eta heldu den ikasturtean, irailetik aitzinera hasteko asmoa dute. Baztango Udalak eta Euskal Jai Berri erremonte fundazioak lortutako akordioaren arabera, Elizondoko Baztan pilotalekuan emanen dituzte klaseak.
Txapeldunen arteko desafioaren aurkezpenean eman zuten berria. Desafio honetan, Urrizaren kontra galdu egin zuen Urtasunek martxoaren 31n Elizondon.