Maria Jesus Muñoz eta Oscar Elizetxe omendu ditu Udalak

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 18a

Utzitako argazkia

Balleko Etxean lanean 30 urte baino gehiago eman ondotik, ongi merezitako omenaldia jaso zuten apirilaren 5ean Maria Jesus Muñoz idazkari ohiak eta Oscar Elizetxe albienteak, udal ordezkarien eskutik. Lore-xorta eta oroigarriak eman zizkieten omenduei. Maria Jesus Muñoz idazkaria Villafrancakoa da sor­tzez, baina gazterik etorri zen Baztanera eta hemen egin du bere lan ibilbidearen zatirik handiena. Elizondoko Eskernean sortua da Oscar Elizetxe. San Francisco Javier ikastetxe publikoan hasi zen lanean eta gero Balleko Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun