Ernesto Prat-en auzia epaiaren zain gelditu da

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 18a

Apirilaren 7an egin zen manifestazioa Elizondon. Utzitako argazkia

500 bat lagun bildu ziren Elizondoko manifestazioan

Ernesto Prat Urzainki elizondarraren kontra Madrilgo Entzutegi Nazionalean apirilaren 9an egindako epaiketa sententziaren zain gelditu da. Fis­kalak Ekineko kidea dela frogatutzat eman ondotik Ernestoren erruduntasuna aldarrikatu zuen. Defen­tsako abokatuak berriz  errugabetasuna eskatu zuen, atzoko epaiketan Ernestoren kontrako testigantzak torturapean lortu zirelako frogatu zirelako eta polizien atestatuan agertzen ziren dokumentuen: historiako materialen, agendako hitzorduen, eskutitzen… zentzua guztiz bertzalakoa zelako eta, horregatik, horietatik ezinezkoa zelako Ekineko kidea izatea ondorioztatzea. Defen­tsako abokatua zorrotz aritu zen auziko bertze atxilotuekin izan diren tortura salaketak azaleratzen, modu horretan, instrukzioaren ardura zuten guardia zibilek torturak eta tratu txarrak saihesteko bitartekoak erabili ez izana agerian utzi zuen. Auziko sententzia bi aste eta bi hilabeteren artean aterako da.
 
Ernestorekin elkartasuna adierazteko 500 bat lagun bildu ziren apirilaren 7an Elizondon egindako manifestazioan, Epaiketa gehiagorik ez! Eskubide zibil eta politikoen alde Ernestorekin elkartasuna goiburupean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun