Elizondoko Lanbide Eskolako Enpresa Simulatua Pragako Nazioarteko Azokan izan da

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 18a

Urki Munarriz, Stephanie Tubón, Maite Ariztegi (irakaslea), Gabriela Pricop, Belentxu Cebrian, Ane Garmendia eta Miriam Martín, Pragan. Utzitako argazkia

Europa osoko bertze 160 enpresen esperientzia ikasi dute 6 ikaslek eta irakasle batek

Elizondoko Lanbide Eskolan ikasitakoa, Europako beste ereduekin alderatzeko aukera izan dute Goi Mailako Administraritza eta Finantzak taldeko zenbait ikaslek. Pragako hirian mar­txoaren 19 eta 20 an ospatu den Enpresa Simulatuen Nazioarteko Azokan parte hartu dute. Bertan Europa osoko 160 enpresa simulatu bildu dira, zehazki Txekiar Errepublika, Aus­tria, Errusia, Errumania, Eslobakia eta Nafarroatik joandakoak. Urki Munarriz, Ste­phanie Tubón, Gabriela Pricop, Belentxu Cebrian, Ane Garmendia eta Miriam Martín ikasleak eta Maite Ariztegi irakasleak egin dute bidaia, Lekaroz-Elizondoko Guraso Elkartearen lagun­tzarekin. Iaz Bartzelonako Enpresa Simulatuen Azokan parte hartu zuten eta aurten pauso bat haratago eman eta Europa mailan jarduera komer­tzial hau nola antola­tzen den ikusteko aukera izan dute. Honekin hirugarren aldia da Lanbide Eskolako ikasleak Europara joaten direla, aitzinetik Salzburgon (Aus­tria) eta Ganten (Belgika) egonak dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun