Baztan Rugby Taldeak antolatutako gaupasa apirilaren 20an eginen da Larraintzarren. 21:30ean aratze-txekor afaria eginen da eta kantu zaharrak eta bertzelako sorpresak ere izanen dira. 00:30ean Trikidantz taldea ariko da eta ondoren dj AK eta DJ Purin izanen dira gau osoan karpan. 500 euroko bono bat eta eskualdeko produktuak ere zozketatuko dira.