Xorroxin ur-jauzia Baztango interesgune nagusietako bat dela kontuan hartuta, Udalak ur-jauzirako sarbidea egokitu berri du. Horretarako, 3 aparkaleku egokitu eta seinalizatu dituzte Erratzun. Azken aparkalekuan, Xorroxinerat joateko segitu beharreko oinezkoendako ibilbidea seinalizatuta dago. Erratzutik Gorostapolorat doan errepiderako sarrera soilik barrideendako dela eta bertan ibilgailuak geratu edota aparkatzea debekatuta dagoela gogorarazi dute.