Krisi egoera orokorrean sartuta eta Nafarroako Gobernuaren diru iturriak moztuta, ez dira garai onenak euskaraz aritzen diren komunikabideentzat. Lanean jarraitu nahi badute, han eta hemen dirua lortu beharrean daude. Ahalegin horretan indarrak batu eta musika emanaldia antolatu dute Berria egunkariak, Xaloa telebistak, Xorroxin irratiak, Baztango euskalgintzak eta Ttipi-ttapa aldizkariak, Lur dantzalekuaren laguntzarekin. Petti, Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Joxe Anjel eta Amaia Zubiria eta haren semea Edorta Murua igoko dira oholtza gainera 22:00etatik aitzinera. Sarrerak hamar eurotan daude salgai Xaloa, Xorroxin eta Ttipi-Ttapako egoitzetan eskuratu daitezke aurrez edo bertzela kontzertuko egunean, 21:00etatik 22:00etara.
Krisi egoera orokorrean sartuta eta Nafarroako Gobernuaren diru iturriak moztuta, ez dira garai onenak euskaraz aritzen diren komunikabideentzat. Lanean jarraitu nahi badute, han eta hemen dirua lortu beharrean daude. Ahalegin horretan indarrak batu eta musika emanaldia antolatu dute Berria egunkariak, Xaloa telebistak, Xorroxin irratiak, Baztango euskalgintzak eta Ttipi-ttapa aldizkariak, Lur dantzalekuaren laguntzarekin.
Petti, Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Joxe Anjel eta Amaia Zubiria eta haren semea Edorta Murua igoko dira oholtza gainera 22:00etatik aitzinera. Sarrerak hamar euro balio du. Aldez aurretik erosi daitezke Xaloa, Xorroxin eta Ttipi-Ttapako egoitzetan edo bertzela kontzertuko egunean lehiatilan bertan 21:00etatik 22:00etara.
Musika emanaldiaz gozatu eta bidez batez euskarazko hedabideei sostengua eman eta diru laguntza eskaintzeko aukera izanen da Elizondoko Lur dantzalekuan.