Murrizketen aurrean landa eremuetako osasun zerbitzuak ziurtatzeko, udalerriek lege proposamen berri bat abiatu dute. Prozesu horretan profesionalen, sindikatuen eta herritarren iritziak bildu nahi dituztenez, kuartelka bilduko dira Baztanen. Erberea (IrurIta, Gartzain, Arraioz, Oronoz) apirilaren 15ean, 19:30ean Oronozko batzar gelan; Elizondoko kuartela (Elbete, Elizondo eta Lekaroz), apirilaren 16an 20:00etan Arizkunenean eta Basaburuako kuartela (Aniz, Ziga, Berroeta, Almandoz) apirilaren 17an, 19:00etan Anizko Elkartean. Herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte arazoa planteatu, azalpenak eman eta inplikatu guzien iritziak biltzea baita helburua.