Ernesto Prat elizondarra apirilaren 9an epaitu zuten Madrilgo entzutegi nazionalean. Auzia sententzia zain gelditu da orain eta bi hilabeteko epean ebaztea espero da. Fiskalak Ekineko kidea izatea egotzi, taldeko partaidetza frogatutzat jo eta bere erruduntasuna aldarrikatu zuen. Defentsako abokatuak berriz, auzipetuaren errugabetasuan aldarrikatu zuen. Ernestoren kontrako testigantzak torturapean lortu zirela eta polizia atestatuean agertzen ziren dokumentuetan Ernesto Ekineko kidea zela ondorioztatzeko aztarnarik ez zegoela salatu zuen. Defentsako abokatua zorrotz aritu zen auziko bertze atxilotuekin izan diren tortura salaketak azaleratzen, modu horretan, instrukzioaren ardura zuten guardia zibilek torturak eta tratu txarrak saihesteko bitartekoak erabili ez izana agerian utzi zuen. Elizondarrari elkartasuna adierazteko Baztan eta Berriozartik 30 laguneko taldea joan zen Madrilera.