Maria Jesus Muñoz idazkari ohia eta Oscar Elizetxe albientea omendu ditu Baztango Udalak

TTIPI TTAPA 2013ko apirilaren 9a

Oscar Elizetxe eta Maria Jesus Muñoz, udal ordezkariekin batera. Juan Mari Ondikol

Apirilaren 5ean udal talde guziekin egindako ekitaldian

Baztango Balleko Etxean lanean 30 urte baino gehiago eman ondotik, ongi merezitako omenaldia jaso zuten apirilaren 5ean Maria Jesus Muñoz idazkari ohiak eta Oscar Elizetxe albienteak, udal ordezkarien eskutik.

Balleko Etxean lanean 30 urte baino gehiago eman ondotik, ongi merezitako omenaldia jaso zuten apirilaren 5ean Maria Jesus Muñoz idazkari ohiak eta Oscar Elizetxe albienteak, udal ordezkarien eskutik.

Herriko Etxeko udal talde guzietako zinegotziak eta alkatea izan ziren ekitaldian eta lore-xorta eta oroigarriak eman zizkieten omenduei. Maria Jesus Muñoz idazkaria Villafrancakoa da sortzez, baina gazterik etorri zen Baztanera eta hemen egin du bere lan ibilbidearen zatirik handiena. Elizondoko Eskernean sortua da Oscar Elizetxe. San Francisco Javier ikastetxe publikoan hasi zen lanean eta gero Balleko Etxean. Biek ere aldaketa ederrak somatu dituzte hiru hamarkada hauetan udal zerbitzuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun