Epaiketa gehiagorik ez! Eskubide zibil eta politikoen alde! Ernestorekin elkartasuna goiburupean, Ernesto Prat-ekin elkartasun manifestazioa egin zen apirilaren 7an, igande arratsaldean Elizondoko plazatik abiatuta. Ernesto Prat Urzainki elizondorra apirilaren 9an epaituko dute entzutegi nazionalean, EKIN legez kanporatutako erakundekoa izateaz akusatua. Fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatzen du. Hori salatzeko 500 bat lagun bildu ziren Elizondon.
«Izaera politikoko epaiketa hau eta euskal herritarrek oraino jasaten duten jazarpen politikoa» salatzeko Baztanen herritarren bilgune bat lanean ari da. Honela, manifestazioaz gain, apirilaren 9an Madrilen eginen den epaiketarat joateko autobusa antolatu dute. Intzan eta Zubipuntan eman behar da izena eta autobusa eta bertze hainbat gastu ordaintzeko apirilaren 6an kontzertua ere izan zen Elizondoko Gaztetxean.
Gaiaren inguruko mozioak ere aurkeztu eta onartu dituzte Baztango Udalean eta batzar nagusian.