Guraso Eskola eskaintzaren baitan, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean saioa irekiak eta doakoak antolatu ditu Baztango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Jendearen partehartzean oinarritutako saioak eskainiko ditu Nahia Psikoterapia Zentruak datozen hiru asteartetan, hau da, apirilaren 9, 16 eta 24an, arratsaldeko 5:00etatik aitzinera. Saioetan autoestima, komunikazioa, autonomia, heziketa ereduak eta mugak, zigorrak eta sariak landuko dituzte, bertzeak bertze.
Sarrera librea eta doakoa izanen da, gaietan interesa duten baztandarrentzat. Informazio gehiagorako 948 580006 telefonora deitu (Laura eta Arantxa).