Iruritako Sagues Fundazioko etxeak beharrean daudenek erabiliko dituzte

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 27a

Sagues Fundazioak Iruritako he­rriaren eskaera jaso zuen etxeen egoera argitu eta antola­tzeko. Sei etxebizitzak pobrezian bizi diren familien­tzat erabili behar direla diote estatutuek, baina azken hamarkadetan ez da hori bete. Herriko eskaria ikusita, eta Bidelagun taldeak egindako ber­tze eskaera baten ondorioz, etxeen berrantolaketa eta estatutuen eguneratzea egitea erabaki da. Indarkeria matxistaren biktimek eta bazterketa egoeran daudenek lehentasuna izanen dute, eta horien artean, Iruritako herritarrek lehentasuna izanen dute.
 
Erabiltzaileen egoera soziala urtero aztertuko da, eta hobetzen denean, etxea utzi eta behar handiagoetan daudenek hartuko dute. Orain bizi direnen artean, hiru familiek bete­tzen dituzte irizpideak. Bertze bi hu­tsik daude, eta hirugarren batek ez ditu irizpideak betetzen; beraz, etxea utzi egin beharko du. Momentu honetan badaude etxebizitzaren beha­rrean dauden familiak eta horiei utziko zaizkie libre geldituko diren bi. Bertze bat konpondu beharra dago, eta konpontzen denean, Bidelagun laguntza emaile taldeari utziko zaio, Emergentziazko etxe gisa erabiltzeko. Hutsik dauden etxeetan bor sartu behar den erabaki baino lehen, beharrean daudenei Gizarte Zerbitzuetan izena emateko deialdia egin zaie.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun