Baztango Mutildantzari Taldea izeneko kultur elkarteak bere lehen batzar orokorra egin du martxoaren 2an. Mutildantza, Baztango dantzarik nabarmenena ezagutaraztea da taldearen helburua. «Hemeretzi dantzaz osatzen diren Mutildantzak, gure aitzineko belaunaldiak aurreko mendeetan dantzatzen zuten bezala dantzatzea Baztan bailarako 15 herrietan da gure nahia». diote.
Azken urte hauetan, hainbat herritan, Mutildantza ez da dantzatzen herriko bestetan, eta horregatik Baztango gizon eta emakume talde hau bildu da zerbait egin nahian. Oraingoz, 60 kidek osatzen dute elkartea.
Baztango Mutildantzari Taldeak bere burua eskaini du herriko bestetan edo elkarteek antolaturiko ekitaldietan parte hartzeko.
Elkarteko kide egiteko aski da Elizondoko Foto Mena edo Eskiz informatika dendara jotzea.
Harremanetarako helbide elektronikoa honako hau da: baztangomutildantzari@gmail.com