Auzo konposta egiteko guneak prest daude Arraiozen eta Elizondoko Baztan Berrin

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 25a

Elizondoko Baztan Berrin auzo konposta egiteko paratu den gunea. Utzitako argazkia

Martxoaren 26an, asteartean eginen dira inaugurazio ekitaldiak

Hasierako bilera informatiboak eta formakuntza saioak egin ondoren eta parte hartzaileei beharrezko materiala banatu ondoren (hondakin organikoak biltzeko ontziak eta gidaliburuak), aste honetan bertan prest egonen dira Elizondoko Baztan Berri auzoan eta Arraiozen Auzo konpostan parte hartu ahal izateko puntuak.

Hasierako bilera informatiboak eta formakuntza saioak egin ondoren eta parte hartzaileei beharrezko materiala banatu ondoren (hondakin organikoak biltzeko ontziak eta gidaliburuak), aste honetan bertan prest egonen dira Elizondoko Baztan Berri auzoan eta Arraiozen Auzo konpostan parte hartu ahal izateko puntuak.

Baztango udaleko zabor batzordetik gure zonaldean martxan jarri behar diren konpostaia puntu berri hauen inaugurazioa ofizialki egitea egokia ikusi dute, ekimen hau ahalik eta herritar gehienei helarazteko eta Baztan guztiari honen hasmentaren berri eman ahal izateko.

Hori horrela, martxoaren 26an, astearte goizeko 11:00etan Arraiozen eta arratsaldeko 6etan Baztan Berrin izanen dira inaugurazio ekitaldiak eta udaletik interesa duten herritar guztiei eta batez ere izena emana duten parte hartzaileei deia luzatu nahi diete banatu zaien ontziarekin aipatutako egun eta orduan agertzeko. Ontzi honetan etxeko hondakin organikoak aurretik biltzen hastea komenigarria da, eta hala asteartean, denek bildutakoarekin multzo polita egitea espero dute, prozesua martxan jarri ahal izateko.

Haserako ekitaldi horrekin auzo konposta abian jarriko da eta hortik aitzinera bakoitzak bere hondakinak hobe datorkionean botatzeko aukera izanen du. Auzo konposta puntu bakoitzean izendatu den arduradun bolondres batek superbisio lanak eginen ditu noizbehinka, prozesuaren eboluzio egokia ziurtatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun